top of page

Ez, ez naiz akordaitten

Bai eta gainera (DAP Helduak Oñati)

11/3/23, 18:20

Oñati

SINOPSIA

Alzheimerra daukan emakume baten istorioa eta haren bizitzako hainbat pasadizo biltzen ditu. Taldekide baten ideiatik abiatutako talde sorkuntza da, zuzendaritzapean eta kanpo begiradarekin. 2022-ko maiatzean hasi zen lehenegoko lanketa, eta bailara eta Euskal Herri mailan ikusgarritasuna ematea da asmoa. Obraren helburuen artean daude Alzheimerra duten pertsonen eta haien ingurukoen egoeraren berri ematea eta euskarazko antzerkiaren presentzia bermatzea.

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendariak: Maria Alonso del Val (2022) eta Olatz Pagalday Ruiz de Egino (2023)
Antzezleak: Elisabeth Igartua Irizar, Olatz Soraluce Querejeta, Maider Triviño Madinabeitia, Ariane Telleria Jaureguialzo, Maria Gema Carrascal González, Adelaida Corcóstegui Urcelay, Begoña Urrestarazu Iraola

BAI ETA GAINERA ANTZERKI TALDEA

Debagoineko Antzerki Plataforma 2021-ean sortu zen Debagaoieneko hainbat herrietan heldu eta haurrentzako antzerki talde multzo bezala, antzerkia eta euskarazko arte-eszenikoan bailaran zabaltzeko asmoarekin. Haren barruan, Oñatiko helduen taldeak bi antzerki obra atera ditu aurrera, "Ez, ez naiz akordaitten" eta "Paregabeko Zozketa Bat", lehena Maria Alonsoren zuzendaritzapean eta bigarrena Olatz Pagaldayren zuzendaritzapean. Talde sorkuntza proiektuak dira biak, antzerki taldean barruan eraiki direlarik.

Irudiak

bottom of page