Debagoieneko Antzerki Plataforma
Deialdiak
Irekita
Deialdi iraunkorrak
ANTZERKI PROPOSAMENAK JASOTZEKO DEIALDI IRAUNKORRA
IREKITA
Euskal antzerkilariei zuzendua (amateurrak eta profesionalak)
GAIA ETA FORMATUA > Libreak
​
HIZKUNTZA > Euskara
DAPek hainbat ekimen egiten ditu urtean zehar, hori dela eta, deialdi iraunkorra martxan jartzea erabaki dugu. Euskarazko antzerki proposamenak ezagutzea gure lanaren parte dela ulertzen dugu, baina aldi berean, ezin proposamen edo antzerkigile guztiak ezagutu, beraz, zuen proposamenak kontutan hartzea nahi baduzue, bete inprimakia!
ANTZERKIGINTZAKO ETA HONEKIN HARREMANTZEN DIREN LANBIDEETAKO PROFESIONALEN DIREKTORIOA
IREKITA
Antzezle, teknikari, diseinatzaile, argazkilari, eszenografo, antzerki irakasle, jantzigile... eta arte-eszenikoei lotutako edozein lanbidetako profesional zein ikasleei zuzendua.
DAPen beste helburuetako bat antzerkigintzaren inguruan gabiltzan profesionalen sarea izatea ere bada. Hala bada, proiektu askotan lotura ere egiten dugu, askok guregana jotzen baitute antzezle eta bestelako profesionalen bila. Kasu honetan ere, ezin profesional guztiak ezagutu, eta beraz, profesionalen direktorioa sortzea erabaki dugu. Honen bidez, DAPek proiektu ezberdinen eta profesionalen arteko zubi izaten jarraitzeko aukera izango du, baina askoz ere modu zabalagoan.
​
Animatu eta eman izena!
Hurrengo deialdiak (oraindik ireki gabe)
Deialdi hauetan aldaketak egon daitezke.
Pasatakoak
KAROI 2022 - Sormen egonaldia Antzuolan
EPEA - URRIAK 9
Debagoieneko antzerkilariei zuzendua.
GAIA ETA FORMATUA > Libreak
​
HIZKUNTZA > Euskara
​
EGONALDIA > 2022ko azaroa. Egonaldiaren formatua antzerki taldeak edo artistak proposatuko du, bere proiekturako egokiena dena kontsideratzen duena. Ditugun baliabideekin proposamen horretara gehien gerturatzen den formatua diseinatuko dugu elkarrekin. Prozesu irekiera bat egingo da proiektua herriari zabaltzeko asmotan. Honen formatua ere proiektuaren ezaugarrien arabera erabakiko da.
SORMEN EGONALDIAK 2023 - Elgeta
EPEA - URTARRILAK 20tik OTSAILAK 5era
Euskal antzerkilariei zuzendua (amateurrak eta profesionalak)
GAIA ETA FORMATUA > Libreak
​
HIZKUNTZA > Euskara
​
EGONALDIA > 2023ko otsailak 22tik martxoak 31ra.
Egonaldiaren formatua antzerki taldeak edo artistak proposatuko du, bere proiekturako egokiena dena kontsideratzen duena. Ditugun baliabideekin proposamen horretara gehien gerturatzen den formatua diseinatuko dugu elkarrekin. Prozesu irekiera bat egingo da proiektua herriari zabaltzeko asmotan. Honen formatua ere proiektuaren ezaugarrien arabera erabakiko da.
SORMEN EGONALDIAK 2023 - Antzuola
EPEA - URTARRILAK 27tik OTSAILAK 10era
Euskal antzerkilariei zuzendua (amateurrak eta Debagoiendarrak)
GAIA ETA FORMATUA > Libreak
​
HIZKUNTZA > Euskara
​
EGONALDIA > 2023ko otsailak 27tik martxoak 31ra.
Egonaldiaren formatua antzerki taldeak edo artistak proposatuko du, bere proiekturako egokiena dena kontsideratzen duena. Ditugun baliabideekin proposamen horretara gehien gerturatzen den formatua diseinatuko dugu elkarrekin. Prozesu irekiera bat egingo da proiektua herriari zabaltzeko asmotan. Honen formatua ere proiektuaren ezaugarrien arabera erabakiko da.
AFIZIOZ 2023 | Debagoieneko Antzerki Amateur Lehiaketa - Elgeta
EPEA - URTARRILAK 27tik OTSAILAK 12ra
Euskal antzerkilari amateurrei zuzendua
GAIA ETA FORMATUA > Libreak
​
HIZKUNTZA > Euskara
​
LEHIAKETA > 2023ko martxoak 11, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian
​
Lehiaketaren helburua euskarazko antzerki sorkuntza sustatzea eta sortzaileen lana ezagutzera ematea da, antzerkia modu amateurrean lantzen duten taldeen jarraitasuna bultzatzeaz gain.
Guztira 5 eta 8 antzezlan artean aukeratuko dira (iraupenaren arabera) lehiaketan partehartzeko.
​
Info guztia: https://www.dap.eus/afizioz