Urria
IKUSLE
KLUBA
URRIAK 23 · 18:00
Kultur Etxea (Eskoriatza)
"Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi"
- Kamikaz kolektiboa -
ZER DA IKUSLE KLUBA?
Literatur solasaldien antzera, interesa duen jendeak ikusiko duen lanari buruzko xehetasun gehiagoz modu parte-hartzaile eta dinamikoan ezagutzeko gunea izan nahi du topaketa honek. DAPek EHAZErekin (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin) sustatu du ekimen hau, eta euskarazko ekoizpena jendeari hurbiltzea du helburu.
Topaketaren ostean, 19:00etan antzezlana ikustera joango gara elkarrekin Zaldibar Aretora (udal programaketaren barruan).
Obra amaitzean berriz elkartuko gara ikusle klubari itxiera emateko.
IZEN EMATEA: dantzerkiplat@gmail.com
IKUSLE
KLUBA
URRIAK 28 · 18:00
Olaran 2.solairua (Antzuola)
"Erre. Aldarri bat bertsoz"
- Lanku Kultur Zerbitzuak -
ZER DA IKUSLE KLUBA?
Literatur solasaldien antzera, interesa duen jendeak ikusiko duen lanari buruzko xehetasun gehiagoz modu parte-hartzaile eta dinamikoan ezagutzeko gunea izan nahi du topaketa honek. DAPek EHAZErekin (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin) sustatu du ekimen hau, eta euskarazko ekoizpena jendeari hurbiltzea du helburu.
Topaketaren ostean, 19:00etan antzezlana ikustera joango gara elkarrekin Torresoroara.
IZEN EMATEA: dantzerkiplat@gmail.com
ANTZERKIA
URRIAK 28 · 19:00
Torresoroa (Antzuola)
"Erre. Aldarri bat bertsoz"
- Lanku Kultur Zerbitzuak -
SINOPSIA
Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada?
Guztiak bi; bata beti bestearen muga eta definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera.
Erre ditzakegu kategoriak batak bestea erre beharrean?
IRAUPENA: 1h 15'
SARRERAK: 5€ - Online eskuragarri eta leihatilan egunean bertan.
Azaroa
IKUSLE
KLUBA
AZAROAK 4 · 18:00
Olaran 2.solairua (Antzuola)
"Lakoste"
- Eneritz Artetxe -
ZER DA IKUSLE KLUBA?
Literatur solasaldien antzera, interesa duen jendeak ikusiko duen lanari buruzko xehetasun gehiagoz modu parte-hartzaile eta dinamikoan ezagutzeko gunea izan nahi du topaketa honek. DAPek EHAZErekin (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin) sustatu du ekimen hau, eta euskarazko ekoizpena jendeari hurbiltzea du helburu.
Topaketaren ostean, 19:00etan antzezlana ikustera joango gara elkarrekin Torresoroara.
Obra amaitzean berriz elkartuko gara ikusle klubari itxiera emateko.
IZEN EMATEA: dantzerkiplat@gmail.com
ANTZERKIA
AZAROAK 4 · 19:00
Torresoroa (Antzuola)
"Lakoste"
- Eneritz Artetxe -
SINOPSIA
Karramarroa 50 urteko emakume bat da, bitxia, mihiluzea, zorrotza eta zirtolaria. Karramarroak ikusleei begietara begiratuko die zuzenean haiekin hainbat gai partekatzeko: estralurtarrak, artistak, familia estandarra, krokodiloak, menopausia...
Humore absurdoak zein beltzak, kritika sozialak eta ironiak zipriztintzen duten proposamen hau egituratu dugu ikuslegoarengan barrea eta hausnarketa aldi berean sortarazteko asmoz.
IRAUPENA: 1h
SARRERAK: 5€ - Online eskuragarri eta leihatilan egunean bertan.
ANTZERKI
TAILERRA
AZAROAK 5, 12, 19
Kultur Etxea (Aramaio)
Helduentzako antzerki tailerra:
Hasiberriak
IKASTARO TRIKOA (12 ordu)
10:00 - 14:00 · larunbatetan
Aramaioko udalarekin batera 3 egunetako ikastaroa antolatu da hasiberrientzako. Ikastaroaren helburua taldean lan eginaz antzerkiaren oinarriak ezagutzea izango da. Espazio seguru bat sortuko da elkarrekin gozatu ahal izateko.
Irakaslea: Olatz Pagaldai
Adina: 16 urtetik gorakoentzat
Taldea: 8-15 pertsona artean
Izen-ematea: Aramaioko Udaletxean
Izen-emate epea: Azaroak 2
Kuota: 15€
HITZALDIA
AZAROAK 8 · 18:00
Zinema Aretoa (Oñati)
ALAINE AGIRREREN HITZALDIA
Emakumeen sormena eta "Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama"
Hitzaldi hau Irazan Guneko kide diren Amaia Castañeda eta Irene Balzategi antzerkigileen proiektu baten barruan sartzen da, zeintzuek idazlearen "Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama" liburuan oinarritutako antzerki obra oholtzara eramango duten 2023an.
Proiektua ez da bakarrik antzerki obra izango, prozesua herrira zabaltzeko eta emakumeen sormena bultzatzeko ekintza ezberdinak egingo dira, Oñatiko udalaren laguntzari esker, horien artean hitzaldi hau. Hitzaldian liburuaz ez ezik, euskarazko emakume sortzaileen inguruan ere arituko dira.
Irazan Guneak antolatutako ekimena. Irazan gunea DAPen parte den elkartea dugu, eta antzerkia herrira ekartzeko lanean dihardu 2015etik.
MAHAI
INGURUA
AZAROAK 15 · 18:30
Olaran 2.solairua (Antzuola)
Zergatik antzerki talde bat herrian?
- Eneritz Artetxe, Iñaki Ziarrusta eta gehiago -
DAPen helburuetako bat antzerkia herrira zabaltzea da, eraldaketarako giltza bezala ulertzen baitugu kultura, baina zergatik da horren garrantzitsua?
Euskarazko antzerkigile ezberdinak gonbidatu ditugun hizlari moduan gai hau elkarrekin eta publikoarekin landu dezaten. Guztira lau hizlari egongo dira, horien artean Eneritz Artetxe eta Iñaki Ziarrusta. “Zergatik antzerki talde bat herrian?” galderari erantzuten saiatuko dira solasaldian zehar, antzerkigintzak herriari egiten dion ekarpenean sakonduz.
IRAUPENA: 1,5h (gutxi gora behera)
ANTZERKI
TAILERRA
AZAROAK 26 · 17:00
Gazte txokoa (Antzuola)
Kale antzerki tailerra:
Gazteentzat
IKASTARO TRIKOA (3 ordu)
17:00 - 20:00
Antzuolako gazte txokoarekin elkarlanean kale antzerki tailer bat antolatu da azaroaren 26an gazteentzako. Emakumeenganako biolentziaren aurkako eguna oinarri hartuko da lanketa egiteko.
Tailer honetan kale antzerkiaren oinarriak ezagutzeaz gain, sormen gunea ere izango da. Tailerra amaitzean landutakoaren erakustaldia egingo da herriko kaleetan zehar.
Irakaslea: Olatz Pagaldai
Adina: 12-18 urte
Taldea: 8-15 pertsona artean
KALE
ANTZERKIA
AZAROAK 26 · 20:00
Kaleetan zehar (Antzuola)
Kale antzerki erakustaldia:
Gazteentzako tailerreko sormena
Tailerraren ostean kalera irtengo dira gazte txokoan batutako gazteak, eta hiru ordu horietan sortu dutenaren erakustaldia egingo dute herriko kaleetan zehar.
SORMEN
EGONALDIA
AZAROA
Olaran (Antzuola)
Zainak
- Eider Sanz Martiarena -
Antzerkigile arrasatearrak azaroan zehar bere proiektua garatzeko aukera izango du Antzuolan.
Zainak. Gorputzak bitartekaritzan; distantzia intimoa neurtzen.
Akzio performatiko eta gorputz esperientziaren bidez, gure indibidualitate eta gorpuztasuna berrikusi eta gure desioekin korapilatzeko daukagun moduei buruz pentsatzeko gonbidapen bat da Zainak. Ekimena sorkuntza prosezu bat litzateke non “Intimitatea” eta “nola kontajiatu” ideiak izango lituzkeen ardatz. Ziurgabetasuna partekatuz, modu eraikitzaile batean hormak apurtu eta topaketetarako leku berriak asmatzea du helburu.
PROZESU
IREKIERA
AZAROA 27 · 10-17h
Olaran (Antzuola)
Zainak
- Eider Sanz Martiarena -
Sormen egonaldiaren helburua antzerkigintza bultzatzeaz gain, sormenaren fase ezberdinak herrira zabaltzea ere bada. Hori dela eta, tailer formatuko irekiera antolatu da.
Akzio performatiko eta gorputz esperientziaren bidez gure indibidualitate eta gorpuztasuna berrikusi eta gure desioekin korapilatzeko gonbidapen bat da. Misioa, zoramena eta konklusioak ospakizun kolektibo bilakatzea duen sorkuntza prosezu honetan, leku berriak ezagutu eta espaziotik atera gabe joan etorriak egitea izango da. Gure paretak behin eta berriz identifikatu eta ikutuko ditugu, laztantze goxo bat bihurtu arte. Protokolo berriei aukera eman eta gure intimitate aterpeak mantentzeko erresistentzia lan bat. Bakoitzaren sen basatietaik espekulatu dezagun, iragan berrien bila!