Nortzuk gara?
DAP kideak
Zuzendaritza
Amaia Castañeda
Kidea eta koordinatzailea
Irazan Antzerki Gunean izan zuen antzerkiarekin lehen kontaktua, Supituki antzerki inprobisatu taldearekin. Honen ostean Madrilen kudeaketa kulturala eta berrikuntza sozialeko masterra burutu zuen, eta arlo honetan lanean hasi zen bereahala. Aldi berean antzerkia ikasten egon da hainbat tokitan, irakasle eta teknika desberdinak ezagutuz.
DAPeko koordinatzaile moduan dihardu 2021eko urtarriletik. Hau antzerkiko proiektu pertsonalekin eta antzerki distribuzio eta produkzioan egiten duen lanarekin konbinatzen du.
Josu Zubia
Kidea eta Irazan Antzerki Guneko ordezkaria
Pailazoa, musikaria eta sortzailea. Hezkuntza berezia ikasi zuen eta gero “Euskal Kulturaren Transmisioa” graduondokoa egin zuen. Honez gain, hainbat proiektu herritar eta kulturaletan parte hartu izan du (Eltzia, Ganbara abesbatza, Ikastetxeak Kantari…).
​
Gaur egun Potx eta Lotx pailazo taldeko kide da, Euskal Herriko Antzerkizale elkarteko langile, Metrokodroka Sormen Laborategiko kolaboratzaile eta Debagoieneko Antzerki Plataformako kide.
Amaia Arriaran
Kidea
Oihulari Klown antzerki konpainiarekin hasi zen lanean, Virginia Imaz-en zuzendaritzapean, emozio, inprobisazio, presentzia eszenikoa eta ahozkotasunaren arloan etengabeko prestakuntza eskuratuz. Halaber, beste hainbat irakasleekin ezinbesteko prestakuntza jaso du eta beste hainbat antzerki proiektuetan parte hartu du, antzezlari, aurkezlari, sormen eta zuzendari lanak egiten. Ahozkotasun eta antzerkI tailerrak eman ditu, ume, gazte eta helduentzat.
Maitane Arizabaleta
Kidea eta Jardun Euskara Elkarteko ordezkaria
2008an Jardun euskara elkartean lanean hasi zen kultur dinamizatzaile lanetan. Gaztetatik izan du sentsibilizazio berezia euskara eta kulturarekiko eta hainbat formazio eta ikastaro jaso ditu kultura arloan.
​
2012an sortu zen Bergaran Jardun antzerki eskola eta bertan dihardu dinamizatzaile.
Urtetan Xaxau konpartsan boluntario aritu da eta Bergarako kultura eta jai batzordean parte hartzen du azkenengo 13 urtetan. Hortaz gain Bergarako kultura mahaiaren sortzaileetako bat ere bada.
Nerea Atxa
Kidea
1997tik heziketa fisikoko irakaslea da lehen hezkuntzan. Gorputz adierazpenean haurrekin buru belarri ibili da urte hauetan, eta bitartean, Gasteizeko arte eszenikoen eskolan eta TAE - Porpol-en antzerki ikasketak burutu ditu (2009-2014). Arteko antzerki taldearen sortzaileetako bat da (2013) eta honen kide izaten jarraitzen du gaur egun, tartean Karrika antzerki taldean ere aritu zen. Makina bat proiektutan parte hartu du, antzerkia, euskara, zuzendaritza eta abar landuz. Hauen artean, sormen kolektiboko proiektuak dira gehien maite dituenak.
DAPen sortzaileetako bat da.
Olatz Pagalday
Kidea eta antzerki irakaslea
Getxoko antzerki eskolan burutu zituen antzerki ikasketak (1997-2001). Ordutik aktore independente giza Deabru Beltzak, La PAI, Baleuko, Ene Kantak ... taldeekin dihardu lanean. Disziplina ezberdinak landuz: eskolarteko antzerkian (irakasten eta antzezten), kale antzerkia eta areto antzerkian (2001-2021). EABk Institutuetan burutzen duen "Sormenean Parte Hartuz" egitasmoan aritu izan da, Antzerkia eta Terapia uztartuz (2016-2018). EHAZEek bideratutako IKUSLE KLUBEKO antolatzailea da (2021).
DAPen sortzaile eta kolaboratzaile sutsua.
Eider Sanz
Kidea, DAP Formakuntzako koordinatzailea eta antzerki irakaslea
2006an hasi zen antzerkigintzan, Gasteizko Arte Eszenikoen Eskolan (TAE). Sardina Bakalau konpainiako eta Lore Gazteak taldeko kide izan zen
Cuarta Pared eskolan diplomatu zen (Madrilen). Gorputz Adierazpeneko Espezializazio Didaktikoa eta dantza garaikidea landu zuen Bilboko Mutis espazioan. Suzuki eta Viewpoint tekniken bidez, entrenamenduetan parte hartu du, Michael Stubblefield-en eskutik.
Hainbat lan egin ditu: esaterako, Julian Fuentes Retaren "Pentesilea"-n; Javier Yagueren "Las Manos"- en; Cuartados Teatro eta Vaiven Teatro-rekin eta sortzaile independente modura.
​
DAPeko kide aktibo da 2022tik.
Aliatuak
Iurgi Etxeberria
Apropox
Basauriko Antzerki eskolan (1992-1996) antzerki ikasketak burutu ondoren, Kukubiltxo antzerki taldean (1993-2013); lan-taldean buru belarri aritu zen, kide, aktore, erregidore, zuzendari artistiko eta zuzendari laguntzaile lanetan. Gaur egun (2014-2020) Apropox Sorrmen Iturri sortu eta bertan dihardu antzerkiaren aberastasunak zabaltzen; ikastetxe, herri eta enpresatan. DAPen sortzaile eta kide aktibo izan da hasieratik. Azken urtean elkarteari lotuta jarraitzen duen arren, zuzendaritza utzi eta bere proiektuan fokua jartzea erabaki du.
​
Apropoxi buruzko informazio gehiago hemen.
Jon Zubiaga “Osoron”
Aliatua
Getxoko Antzerki eskolan ikasketak burutu ostean (1998-2001) antzerkian, profesionalki, makina bat talde desberdinetan eta bakarka aritzen da, eskolarteko antzerkia, kale antzerkia, antzerki tradizionala eta baita pelikula naiz telesailetan ere, lana uztartuz (2003-2022). Musikari dagokionez, besteak beste Des-kontrol, Gatillazo, Gose eta Anita Parker taldeetako kide izan da eta egun Victimas Club eta Zero taldeetan dihardu (1996-2022). Haur hezkuntzako ikasketak burutzeko denbora ere izan du tartean. DAPeko sortzaile eta kolaboratzailea.
Maider Alzelai
Doke Antzerki Elkartea
Ipuin Kontalaria da duela 15 urte eta Arrasateko Doke Antzerki taldeko kidea. Urte guzti hauetan, profesional desberdinekin antzerkia eta ahozkotasunari buruzko formazio jarraia jaso du.
​
Gaur egun, Doke Antzerki eskolako haur eta gazteen irakasle eta dinamizatzaile bezala dihardu.
Elkarteak
Irazan Antzerki Gunea
Irazan Antzerki Gunea 2015ean sortu zen Oñatin eta antzerkiarekiko interesa duen jendea batu, talde-giroa sortu, eta taldea hau batuaz, antzerkiaz gozatzea du helburu. Antzerkia sortzen da bertan, beraz, lana ez da interpretazio hutsera mugatzen, sorkuntza zutabea da Irazanen.
​
Irazanen hainbat proiektu jaio dira, esate baterako: Supituki inprobisazio taldea, XUP! gazte antzerki taldea, ZARTA gaztetxoen antzerki taldea, Irazan antzerki eskola… Proiektu hauetatik antzerki obra ezberdinak sortu dira, betiere euskaraz, aipatu bezala sormena baita erro. Momentu hauetan hainbat proiektu martxan daude: ZARTA taldearen "Isiltasunaren gatibu" antzerki obra, XUP! taldearen "Beita" antzezlanean oinarritutako web saila, Amaia Castañeda eta Irene Balzategiren "Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama" antzerki obra, eta Patata Soziala Podkast-a.
​
Horretaz gain, DAP sarearen parte da Irazan eta antzerki ikastaroak antolatzen dituzte elkarrekin.
​
Informazio gehiago:
Jardun Euskara Elkartea
Jardun euskara elkartea 1990ean sortu zen herriko hainbat euskaltzaleren bultzadaz.
​
Elkartearen helburu nagusiak Bergaran euskal giroa berpiztea, ekintza euskaldunak bultzatzea, euskaltzale guztien indarrak batzea eta euskararen erabilera sendotzea dira. Horretarako edozein motatako ekintzak burutzen ditu, kultur ekintzak, aisialdi ekintzak, sentsibilizazio kanpainak, etab.
​
Gaur egun elkartea ia 600 bazkidek, zuzendaritza batzordeak eta langile taldeak osatzen dute.
​
Garai eta behar berrietara egokituz, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea egina du dagoeneko elkarteak. Baina oraindik ere, helburuen betetze mailari dagokionean lan asko dago egiteko eta horretan jarraitzen du Jardunek.
​
Informazio gehiago:
Oñatiko Algaraz Ikuskizun Elkartea
2017an sortu zen ALGARAZ helburu zehatz batekin: klownaren kontzeptua ezagutaraztea, klownaren balioak gizarteratzea eta honek dituen erremintak herritarren esku uztea, hazkunde pertsonalerako eta eraldaketa sozialerako.
Gaur egun lau pertsonak osatzen dute elkartea: Itziar Arkauz, Josu Zubia, Ander Murillo eta Danel Teran. Klown eta antzerki arloan hainbat formazio jaso dute Oñatiko Irazan Antzerki Gunean, Valentzian, Bartzelonan, Gasteizen… mundu honetako profesionalekin.
Aipatutako helburua lortzeko jorratzen duten alor garrantzitsuena klwn ikuskizun familiarrena da. Beraz, urte berean martxan jarri zuten Potx eta Lotx pailazo taldea.
​
Informazio gehiago:
Apropox Sormen Iturri
2014an, Apropox-en oinarriak ezarri zituen. Lantegiko txanda amaitzean, Iurgi Etxebarria Antzerki Hizkuntza eskolarekin jarri zen harremanetan, Bilbo Handiko eskoletan esperientzia handia baitzuen. Bien arteko harremanak Apropox zuzenduko zuten trebakuntzak sortzea erraztu zuen.
Proiektua martxan zen! Enpresa-entitatea edo administrazio-forma ematea soilik falta zen. Debagoienako Mankomunitatearen Ekonomia Garapenerako sailaren laguntza izan zuen hasieran, bailarako eskoletan 10 talde osatzeko helburu handia lortu ahal izateko. Oraindik izenik ez zuen programa bailara guztiko eskola eta udaletxeetan aurkeztu zen. Erguin Herri Eskola, Txantxiku Ikastola, San Martin Herri Eskola, Luis Ezeiza Herrri Eskola, Kurtzebarri eskolak eta Aretxabaleta, Arrasate, Aramaio, Eskoriatza eta Oñatiko udaletxeak izan ziren lehenak onartzen. Iufala!! programa Hain aberasgarria izan zen guztientzat, pasioa geldiezina bihurtu zela.
​
Informazio gehiago: