Formakuntza - Ikastaro trinkoak
Debagoieneko Antzerki Plataforma
Hurrengo ikastaroak
antzerki tailerra
BORJA RUIZen eskutik
ANTZERKI IRAKASLEEI ZUZENDUA​
​
​Jerzy Grotowski antzerki maisu handiak zioen antzerkia lapurtzea bezala dela: egiten bakarrik ikasten da.
Hortaz, ikastaro honetan praktikoki antzerkiaren oinarrizko elementuak aztertuko ditugu: gorputza, ahotsa eta emozioa pertsonaiak sortzeko erraminta bezala, bestea organikotasuna lortzeko inpultsu bezala, adimena, talde konposaketa, espazioa eta denboraren moldaketa… Eta guzti hori eszena zehatzetan landuta.
Saio bakoitza bi ataletan banatuko da: parterik mardulenean ariketak eta sorkuntzak uztartuko ditugu; bigarren partean, egindakoa analizatuko dugu, ariketa eta proposamen ezberdinen atzetik dauden helburuak eta intentsioak azalaraziz.
Ikastaroaren helburua bikoitza da beraz: antzerkia ikasi eta, aldi berean, antzerkia irakasten ikasi..
​​
IRAILAK 21 eta 22
12 orduko ikastaro trinkoa: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
URRITIK EKAINERA
Jarraipen saioak hilean behin: Larunbat goizak 10:00 - 14:00​
urriak 5 urtarrilak 18 apirilak 12
azaroak 23 otsailak 15 maiatzak 17
abenduak 14 martxoak 15 ekainak 14
OÑATIN burutuko dira saioak, Eltzian
Prezioa: 250€ (urte osoa)
Amaitutako ikastaroak
IUFALA! PRO
HEZITZAILEENTZAT
​
Gorputz eta emozioetatik antzerkira gerturatzea erreminta pedagogiko modura. Hezitzaile moduan ikasleekin emozioak, sentimenduak… lantzeko pronto egoten gara. Baliteke ikasleekin emozioak landu nahi baditugu, gureak ere landu behar izatea. Hain zuzen ere, ikasleekin imajinatzen dugun prozesu hori profesionalen artean bizitzeko gonbita bat da ikastaro hau.
​
*Ez da esperientziarik behar.
​
IRAILAK 5-8 · ARETXABALETA
Iurgi Etxeberriaren eskutik
INPROBISAZIOA
HELDUENTZAT
​
Gozamena eta dibertsioa bidelagun izanik, antzerki ariketak eta jolasak egiten ditugu, bapateko antzerkigintzako oinarriak zuenganatzeko helburuarekin. Jendaurrean hitzegiteko gaitasunak hobetzeko, sormena lantzeko, interpretaziorako gaitasunak lantzeko edo denborapasarako ere balio du jardun honek.
​
*Ez da esperientziarik behar.
​
MARTXOAK 5 · ELGETA
MARTXOAK 12 · ESKORIATZA
Egoitz Aizpururen eskutik